Zenbait hilabetetako lan diskretuaren ondotik, ADUR: DESAGERTZEA jokoaren lehen trailerra partekatzen dugu. Gure bideojoko narratibo eta zinematikoa da, Euskal Herriko ondare, hizkuntza eta mitologian oinarritzen dena.
Trailer honek proiektuaren historia eta emozioa planteatzen ditu: sei urteko haur baten gaueko ihesa, bere aitonaren ikerketa, eta bere bidea betetzen duten irudi mitologikoak — Mari, Sugaar, Tartaro, Basajaun eta Basandere.

Lehen gameplay irudiak datozen asteetan iritsiko dira !


Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Reallusion, hasieratik ADURi babesa eman diolako, Pitch & Produce mezenasgo programari esker.
Eskerrik asko Kalakan Triori ere, trailerraren azken eszenan beren musika erabiltzeko baimena eman digulako.
Aitatxi eta Adur-en abenturen jarraipena ezagutzeko gogoa? Jarraitu guri!

Facebook : facebook.com/kabengogames
Instagram : instagram.com/kabengogames
Youtube : youtube.com/@kabengogames

Laster arte! — Kabengo! Games taldea

Share the Post:

Articles liés